Elkartasuna eta kirola uztartu dituzte, bueltaka

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 12a

Saharatik udan umeak ekarri eta Tolosako aterpetxean egon daitezen, bueltaka aritu dira, goiz guztian zehar, Berazubin. Balorazio positiboa egin du ekintza antolatu duen Tolosaldea Sahararekin elkarteak.

Bueltaka ekimenarekin elkartasunak eta kirolak bat egin dute, Berazubin. Izan ere, goiz guztian zehar jende ugari bildu da korrika eginez Saharako umeei laguntzeko. Helburua argia izan da: Saharako haurrak udan Euskal Herrira ekarri eta Tolosako aterpetxean mantendu ahal izatea. Hori lortzeko, 22 talderen laguntza izan dute, baita bertara hurbildu diren norbanako askorena ere.

Hain zuzen ere, hauek izan dira, maratoi bat erreleboka egiteko 105 euro ordainduz, parte hartu duten taldeak: Peñaskal Kooperatiba, Mahala, Sotos farmazia, Ilargi, Carnicas Goya, Casa Julian, Anoetako Herri Mugimendua, Pagola sendia, Baserria KM 0,  Orbela, Ikatza, San Francisco, 25 Kafetegia eta Limousin Txirrindulari eskola, Ibarrako udalaren bi talde, Udaberri dantza taldea eta otsabio autoak, Dionisio Ormazabal, CMOren hiru talde eta Uzturpe Ikastolako lankide taldearen hiru talde. Horrez gain, norbanakoek ere aukera eduki dute, euro baten truke, buelta bat emateko.

Balorazio positiboa

Behin ekintza amaituta, balorazio ona egin du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Pentsatzen dute hiru haur ekartzeko adina diru bildu dutela eta laugarren haur baten bidaia eta mantenua zalantzan egongo lirateke.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!