Irabazitako liga eskaini diete zaletuei

Ataria 2019ko maiatzaren 11

Tolosa CF Euskal Ligako jokalariek omenaldia jaso dute Berazubin, liga irabazi eta bigarren mailara igoera lortu ondoren.

Tolosa CF eta Anaitasunaren arteko ohorezko erregional mailako partidaren aurretik jaso dute zaletuen eta jokalarien txaloak Euskal Ligakoek. Lehenbizi pasilloa egin diete Tolosa CF eta Anaitasuna taldeetako jokalariek. Ondoren, Tolosa CF-ko bi talde nagusiek argazkia ateratzeko elkartu dira. Azkenik, Aiora Galarza kapitainak egin du ohorezko sakea. Behin liga amaituta, Euskal Ligakoak Euskadiko Koparen lehian sartu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!