Munduko Txapel Jaurtiketa Txapelketa Berazubiko estadioan

Ataria 2019ko maiatzaren 10a

V. Aste Kulturalaren egitaraua aurkeztu dute Berazubiko Auzo Elkarteko kideek. Maiatzaren 16an hasi eta 19an bukatuko da.

Berazubiko auzo elkarteak V. Aste Kulturala antolatu du. Maiatzaren 16tik 19ra ekitaldi ugari antolatu dituzte. Tartean, II. Munduko Txapel Jaurtiketa Txapelketa. Berazubiko estadioan jokatuko da txapelketa eta gizon nahiz emakumeek izango dute parte hartzeko aukera. Auzoko festetan Europako txapelketa antolatzen dute, eta kultur astearen barruan iaz mundukoa antolatzen hasi ziren.

Ekitaldi berezi horrez gain, lau eguneko ekitaldi sorta antolatu dute:

Egitaraua

Maiatzak 16, osteguna

19:30. Ardo dastaketa Jose Migel Rodriguez Ochagabiarekin, Marques de Cacereseko enologoarekin. Dastaketan parte hartzeko gonbidapena beharko da.

Maiatzak 17, ostirala

17:30. Haurrentzako pelikula auzo elkartean: Los futbolisimos.

19:00.  Lobo eta Karminek girotutako pintxo potea.

Maiatzak 18, larunbata

12:00. II. Munduko Txapel Jaurtiketa Txapelketa Berazubiko estadioan.

13:00. Triki poteoa auzoko kaleetan.

14:30. Arkume errea Burruntzi erara entsaladarekin.

16:00. DJ Peru.

22:30. Antzerkia Berazubiko auzo elkartean: Cosas de juglares.

Maiatzak 19, igandea

12:00. Pintxo poteoa.

12:00. Herri kirolak: Aimar Irigoien harri jasotzailea eta Aratz Mugertza eta Iñaki Azurmendi aizkolariak.

14:30. Herri bazkaria norberak eramanda.

16:30. DJ Djotas.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!