Bihar, lekuz aldatuko dituzte azokako postuak

Ataria 2019ko maiatzaren 10a

Bihar, larunbatero Euskal Herria plazan izaten den azokako postuen kokalekua aldatuko dute, Haragi txingarraren eta haragiaren nazioarteko topaketa dela eta.

Ondorioz, plazako arkupeetan egoten direnak Trianguloa plazan kokatuko dira eta, arkupetik kanpokoak, berriz, San Frantzisko pasealekuan. Zerkausiko eta Berdura plazako postuak leku berean mantenduko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!