Eskolarteko gimnastika erritmikoko Gipuzkoako Txapelketa jokoan, bihar

Ataria 2019ko maiatzaren 10a

Gimnastika erritmikoko eskolarteko A eta B mailako Gipuzkoako txapelketa egingo dute, bihar, Tolosako Usabal kiroldegian. Tolosa CF kluba da antolaketaren arduraduna, eta bertako ordezkari ugari izango dira.

Goizean B mailakoen txanda izango da. Alebin mailan lau talde, eta infantiletan beste lau ariko dira, Tolosa CFtik. Eta, bakarka, soka eta esku hutsik, Ibai Lekue. Hauek guztiak bertan amaituko dute denboraldia. Maila horretan, Ibarrako Belabieta elkarteko ondorengo gimnastek ere parte hartuko dute: Alaitz Agirre, Aitana Manterola, Haizea Telleria, Nagore Imaz eta Uxue Begiristain.

Arratsaldez, A mailakoak Euskadiko Eskolarteko Jokoetan parte hartzeko txartela lortzen ahaleginduko dira. Bina alebin eta infantil taldek parte hartuko dute Tolosa CFtik, eta bakarkakoan Ahetze Olano eta Aroa Zugasti ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!