Tolosako lau eta erdiko San Joan Txapelketa hasiko da bihar

Ataria 2019ko maiatzaren 10a

Tolosako lau eta erdiko San Joan Txapelketari hasiera emango diote, bihar, 11:00etan, Beotibar frontoian hasiko den jaialdian.

Kantxa Pelotazale elkarteak antolatutako txapelketa da, eta partidak larunbat goizetan jokatuko dira, ekainaren 16ko eta finalak jokatuko diren ekainaren 23ko jardunaldietan izan ezik.

Hiru mailatan jokatuko dituzte partidak, jubeniletan, etorkizunekoetan eta elitean, eta bi multzo egingo dituzte. Eskailera formatuan jokatuko da eta finalak multzo bakoitzeko txapeldunek jokatuko dituzte.

Jubeniletan Intxurre elkarteko Zubeldiak eta Bergara elkarteko Etxanizek jokatuko dute, elkarren aurka. Etorkizunekoen mailan, Irurtzun elkarteko Olaetxeak eta Lapke elkarteko Ruiz de Larramendik jokatuko dute. Elite mailakoei dagokienez, Aurrera-Tolosa elkarteko Elola eta Zazpi Iturri elkarteko Zubiria ariko dira elkarren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!