Kultur egitarau zabala, San Joan festen aurretik

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko mai. 10a, 11:58

Behin Aste Santua igarota, kultur ikuskizunak loratzen hasiak dira Tolosan. Udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria Sailak, udaberriko kultur eskaintza berria eta 19. Kulturzale txartela (udaberrikoa) kaleratu berri ditu.

Guztira, arte eszeniko eta musikalari lotutako dozena bat ikuskizunez gozatzeko aukera izango da, sanjoanak bitarte. Erakusketak ere izango dira, Aranburu jauregian eta Topic-en.

Udaberriari dagokion 19. Kurtuzale txartelean, aipatutakoen arteko 5 ikuskizun sartzen dira. Ikuskizun horiek, guztira, 64 euroko prezioa lukete, baina, eskaintzari esker, 29 euro ordainduko dituzte txartela erosten dutenek. Bonuak, hain zuzen, eskuragarri daude jada, Tolosako kultur etxean.

Informazio gehiago eskuratzeko, www.tolosa.eus webgunea bisita daiteke. Bestela, kultur etxearekin harremanetan jarri beharko da, 943 67 03 83 telefono zenbakira deituz, kultura@tolosa.eus helbidera mezua idatziz edota, astegunetan (10:00-13:00 edo 16:30-19:00), bulegoan.

Bestelako kultur egitasmoak

Bestetik, gaur arratsaldean (17:00-19:00) jarriko dituzte salgai, zine ziklo berriko bonuak, Leidorreko leihatilan. Zikloak maiatzaren 11tik ekainaren 14ra bitarte iraungo du eta, guztira, 15 film ikusteko aukera izango da.

Horrez gain, udalak sustatutako Gazte Topaguneak, maiatzeko programazioa osatu du. Ostiral eta larunbatetan, kalean kirola egin, sukaldean trebatu edota muralak marrazteko aukera izango dute gaztetxoek.

KULTUR EGITARAUA

Maiatzak 10, ostirala

17:00. Slime tailerra, Topagunean.

Maiatzak 11, larunbata

17:00-18:30. Kirola Kalean, Gazte Topagunearen eskutik.

18:30. 'Martin's Journey' txotxongilo tailerra Topic-en.

19:30. 'Las herederas' filma Leidorren.

22:30. 'La espia roja' filma Leidorren.

Maiatzak 12, igandea

17:00. 'Mia y el leon blanco', haur zinea, Leidorren.

19:30 eta 22:00. 'La espia roja' filma Leidorren.

20:15. 'Mix Ballet' zuzeneko proiekzioa. Kulturzale txartelean sartua.

Maiatzak 13, astelehena

20:30. 'Las herederas' filma Leidorren.

Maiatzak 16, osteguna

20:15. 'Mix Ballet' zuzeneko proiekzioa. Kulturzale txartelean sartua.

Maiatzak 17, ostirala

17:00. Mural marrazketa, Topagunean.

20:30. 'Paraiso pintado' antzezlana Leidorren.

Maiatzak 18, larunbata

17:00-18:30. Kirola Kalean, Gazte Topagunearen eskutik.

19:30 eta 22:30. '…tzi, el hombre de hielo' filma Leidorren.

Maiatzak 19, igandea

17:00. 'Terra willy: Planeta ezezaguna' haur zinema Leidorren.

19:30 eta 22:00. 'Vitoria 3 de marzo' filma Leidorren.

Maiatzak 20, astelehena

20:30. 'Vitoria 3 de marzo' filma Leidorren.

Maiatzak 22, asteazkena

19:00. 'Jakinduriek mundue erreko dau' bertsozientzia saioa Topic-en.

Maiatzak 23, osteguna

19:15 eta 21:45. 'Dobles vidas' filma Leidorren.

Maiatzak 24, ostirala

17:00. Henna tailerra, Topagunean.

20:30. 'Juntos' antzezlana Leidorren. Kulturzale txartelean sartua.

Maiatzak 25, larunbata

17:00-18:30. Kirola Kalean, Gazte Topagunearen eskutik.

19:30 eta 22:30. 'La caida del imperio americano' filma Leidorren.

Maiatzak 26, igandea

12:00. Udaberri Dantza Taldeko ikasleen emanaldia, Leidorren.

19:30 eta 22:0. 'Mentes brillantes' filma Leidorren.

Maiatzak 30, osteguna

19:15 eta 21:45. '2001: Una odisea en el espacio' filma Leidorren.

Maiatzak 31, ostirala

17:00. Sukaldaritza saioa, Topagunean.

20:30. 'Yau Samayaye' ikuskizuna Leidorren. Kulturzale txartelean sartua.

Ekainak 2, igandea

18:30. 'La Gallina Azul' obra Topic-en.

19:30 eta 22:00. 'Gracias a Dios' filma, Leidorren.

Ekainak 4, asteartea

19:30. 'From darkroom to daylight' dokumentala Topic-en.

Ekainak 7, ostirala

20:30. 'Txuri' antzezlana Leidorren. Kulturzale txartelean sartua.

Ekainak 11, asteartea

20:15. 'Romeo y Julieta' zuzeneko opera proiekzioa Leidorren. Kulturzale txartelean sartua.

Ekainak 15, larunbata

18:00. 'Des-jabetzea' dantza tailerra Leidorren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!