Igoera ospatzen

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Emakumezkoen futbola 2019ko maiatzaren 9a

Tolosa CF Euskal Liga 1 1557388948854
Tolosa CF Euskal Liga 2 1557388949364
Tolosa CF Euskal Liga 3 1557388949688
Tolosa CF Euskal Liga 4 1557388949976
Tolosa CF Euskal Liga 5 1557388950248
Tolosa CF Euskal Liga 6 1557388950548
Tolosa CF Euskal Liga 7 1557388950949
Tolosa CF Euskal Liga 8 1557388951244
Tolosa CF Euskal Liga 9 1557388951537
Tolosa CF Euskal Liga 10 1557388951871
Tolosa CF Euskal Liga 11 1557388952168
Tolosa CF Euskal Liga 12 1557388952468
Tolosa CF Euskal Liga 13 1557388952767

Aurreko astean gure lanak egin, eta bigarren mailarako igoera erdietsi genuen. Honen haritik, Tolosako nesken festa hasi zen, igoera urte askoren lanaren isla dela argi utziz.

Hala ere, oraindik ligako azken partida geratzen zitzaigun eta, nahiz eta aste berezia izan, liga sentsazio onenekin bukatu nahi genuen, ondoren kopan horrela jarraitzeko asmoz.

Bagenekien, igandea egutegian koloreztatuko genuen beste egun berezi bat izango zela. Goizean goiz, 2 autobus abiatu ginen Gasteiz aldera. Bertan, partidaren hasieran, txapeldunen kopa jaso genuen, eta, salto batzuk egin ondoren, partida hasi zen. Hasi bezain pronto, nabari zen zelaira lasaiago atera ginela, ez baikenuen ordura arte eduki genuen presiorik. Partida guztian zehar ez genuen gure jokoa egitea lortu eta, ondorioz, 3-1eko emaitzarekin amaitu zen. Azpimarratzekoa da, oraingo honetan inoiz baino laguntza, indar eta animo gehiago jaso genituela, hara hurbildu ziren jarraitzaileen eskutik.

Tolosarako itzulera kantu eta algara artean izan zen. Iritsitakoan, udaletxean, Olatz Peon alkatea eta hainbat zinegotzi harrera egiteko zain zeuden, baita bertara gerturatu ziren hainbat herritar ere. Olatzek, zoriontzeaz gain, lortu dugun maila berri honetarako animo eta babesa eman zigun eta, ondoren, jokalari, entrenatzaile zein gurasoak bazkaltzera joan ginen. Bazkalondoren, urteko irudi eta une hunkigarriak gogora ekarri genituen, eta jokalari eta nesken bidea errazten duten arduradunek, entrenatzaileen eskutik, oroigarria jasoz eman genion amaiera bazkariari.

Baina, eguna bukatu aurretik, gorputza mugitzeko unea zen eta, horretarako, ez zegoen modu hoberik, Tolosako kaleetan zehar musika eta gure ahotsak entzutea baino.

Behin liga bukatuta, datorren larunbatean, 17:30ean, Usabalen Bizkerre B-ren aurka jokatuko dugu, kopako lehen partida. Bertan ikusiko garelakoan.

Aupa Tolosa!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!