Iturria ahizpak, lehen postuetan Kanpezu-Ioar mendi lasterketan

Ataria 2019ko maiatzaren 7a

Ane Iturria, erdian.

Ane Iturriak junior mailan lehen postua lortu zuen, eta Irene Iturria bigarrena helmugaratu zen kadete mailan.

Espainiako Koparako baliagarria izan den Kanpezu-Ioar Mendi Maratoi-Erdia proban parte hartu zuten aurreko igandean Ane eta Irene Iturria ahizpa tolosarrek. Junior eta kadete mailako korrikalariek 13,3 kilometro proba zuten, 800 metroko bataz besteko malda positiboarekin. Ane Iturriak junior mailakoa irabazi zuen, 1.16.54ko denborarekin; bigarrena Yaiza Miñana izan zen 1.19.39 eginez, eta hirugarrena Angeles Diez, 1.27.19 denbora markatuz. Espainiako Koparen sailkapenean, hiru proba egin ondoren, Iturria lehen postuan doa 278 punturekin; bigarrena Miñana da, 276 punturekin.

Kadete mailan, Alba De Mendiolagoitiak irabazi zuen 1.20.47 eginez; bigarrena izan zen Irene Iturria 1.24.04ko denborarekin, eta hirugarrena Sandra Obon, 1.25.23 eginez. Espainiako Kopan zortzigarren postuan doa Iturria, 156 punturekin.

Irene Iturria, ezkerrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!