Udate Herritarren Arreta Zerbitzu eraberritua bihar zabalduko dute

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 6a

Udaleko tramite guztiak nahiz beste administrazioetako hainbat Udaten egiteko aukera egongo da. Lanek 216.538 euroko inbertsioa suposatu dute.

Bihar zabalduko dute Udate Herritarren Arreta Zerbitzu berritua, zortzi asteko eraberritze lanak amaituta. Espazioa berritu dute, herritarrak hobeto artatzeko eta aurrerapen teknologikoak txartatzeko. Lanek 216.538 euroko inbertsioa suposatu dute.

Bost harrera mahai eta herritarrentzako mahai bat ezarri dira baita herritarrekin bilerak egiteko gune bat, itxaroteko gela, haurrentzako leku bat, izapideak egiteko makina, komunak eta bestelako instalakuntzak ere. Postu bakoitzean ordainketa pasabidea ezarri da, herritarrek, finantza entitateetara joan beharrik gabe, ordainketak udalean egin ditzaten. Gainera, mahaietako bat gorrei egokituta dago.

 

Gainera, izapideen makina automatikoa ere jarriko da erregistroa, errolda ateratzea, txartelarekin ordainketak, kontsultak... egiteko. Auto-zerbitzu izaera du, banketxeetako kutxazainen antzera, eta Udate baino ordutegi zabalagoan egongo da herritarren eskura, asteburuak barne. Horrez gain, hainbat tramite egiteko ordenagailua eta inprimagailua jarri dira baita haurrentzako txoko bat ere.

 

Aukera egongo da udaleko tramite guztiak nahiz beste administrazioetako hainbat Udaten egiteko. Gainera, espazioa berritzearekin batera, ordutegia ere zabaldu dute. Horrela, astelehenetik ostiralera 7:15etik 14:15etara egongo da irekita eta ostegunetan, berriz, 7:00etatik 19:00etara.

 

Udate zerbitzuaren izaera berria kudeatzeko, hiru langile edukitzetik bost izatera igaro dira: lau harrera zerbitzuan eta bat ordezko moduan. Langile guzti horiek trebatu dira edozein tramite egiteko.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!