Gustura ibili ez arren Irene Caminos bigarren Espainiako Kopan

Ataria 2019ko maiatzaren 6a

Espainiako Trial Kopako lehen proba jokatu da asteburuan, Azuqueca de Henaresen.  Guztira hiru probak osatzen dute kopa.

"Ez nintzen oso gustura ibili. Ez nintzen ondo sentitzen bizikleta gainean eta lehen itzulia oso gaizki joan zitzaidan. Bigarrengoan dezente hobetzea lortu nuen eta hor lortu nuen bigarren postua", azaldu zuen Irene Caminosek podiumetik jaitsi ondoren. Espainiako Kopako lehen proba jokatu du tolosarrak asteburuan eta sentsazioak baino emaitza hobea lortu du. Beste bi proba geratzen dira kopan. Lehena hurrengo asteburuan Torredembarran izango da. Hirugarrena eta azkena irailaren 19an Cambrilsen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!