Atzegi elkarteak erakusketa zabaldu du, Tolosako Kultur Etxean

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 3a

Erakusketa ikusteko aukera egongo da hilaren 7ra artean. Astean zehar, 17.30etik 19:30era egongo da irekita eta, asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara.

'Gizartea hobera aldatzen' erakusketa zabaldu du Atzegik, adimen desgaitasuna duten pertsonak hobeto ezagutzeko aukera emateko. Horretarako, Ibarrako Garaguneko erabiltzaileen argazkiak daude ikusgai, besteak beste.

 

Erakusketa lau zatitan dago banatuta. Batetik, Atzegik bere ibilbide zehar egindako kartelak bildu dituzte, horrela, «elkartearen historia eta gizartearen eraldaketa» ikusi ahal izateko.

Bestetik, Jon Andoni Martin argazkilari eta artista azkoitiarraren
Begirada Garbiak lana ere bertan dago. Horrez gain, hainbat argazki eta lan ere jarri dituzte aisialdi taldeekin batera jorratzen duten Txolarte programari buruzkoak.

Azkenik, Ibarrako Goienetxe fundazioaren Garaguneko erabiltzaileen argazkiak ere badaude ikusgai, horiek hobeto ezagutzeko aukera emanaz
.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!