Tolosa CF Atletismo taldea, bihar Euskadikoan

Ataria 2019ko maiatzaren 3a

Euskadiko lehen mailako zortzi atletismo klub onenen arteko txapelketa jokatuko da bihar, Donostiako mini estadioan, eta bertan izango da Tolosa CF.

14:00etan hasiko da txapelketa eta, bertan, atletismoan dauden diziplina guztiak egingo dituzte. 24 atleta inguru izango dira lehiatzen talde bakoitzean, hau da, 24 emakume eta 24 gizon.

Tolosa CF taldetik azaldu dutenez, helburua ahalik eta emaitza onena lortzea da eta, ahal dela, bai emakumezkoetan eta bai gizonezkoetan, podiumera igotzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!