Ligako azken partida du, bihar, Tolosa CF Eskubaloiak

Ataria 2019ko maiatzaren 3a

Deialdi berezia egin diete klubetik, zaletuei, Usabalen 19:00etan hasita jokatuko duten partidara joateko.

Tolosa CF Eskubaloia klubeko talde nagusiak ligako azken partida du bihar, eta etxean jokatuko dute. Tolosako Usabal kiroldegian izango da norgehiagoka, 19:00etan hasita, Alcorta Forging Group taldearen aurka. Irabaziz gero, edo bigarren doan Anaitasunaren emaitza berdina izanez gero, liga irabaziko dute Tolosa CF-koek. Bi taldeak 50 punturekin daude, baina Tolosakoak lehen postuan daude, euren arteko norgehiagoketan izandako emaitzengatik. Deialdi berezia egin dute, partidara taldetik ahalik eta zaletu gehien joateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!