Greba baten oroitzapena dakarren irudia

Ataria 2019ko maiatzaren 2a

Maiatzaren Lehenaren harira, koadro bat zintzilikatu zuten atzo Tolosako 3 Tabernan. Fortu Ruiz de Eguilaz marrazkilariak egin du irudia eta langileen egunarekin du lotura zuzena.

Izan ere, buruan gordeta zuen txikitatik irudi bat: 1947. eta 1951. urteetan, langileen greba egunetan, gogoan du bere aita Joxerekin zebilela eta Guardia Zibilak zaldiekin jendea izutzen ibili zirela. Urte horietan, diktaduraren aurkako eta bizi baldintza duinen aldeko greba orokorrak egin ziren.

Txikitako oroitzapen hori marrazki bihurtu da egun. 3 Tabernako jabearen aitona zen Joxe, greba egin zuen langileetako bat, eta Fortuk koadro hori oparitu dio tabernari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!