Maiatzaren Lehenerako autobusa jarri du LAB-ek

Ataria 2019ko apirilaren 30a

Iruñera joateko autobusa antolatu du Tolosaldeko LAB sindikatuak. 09:15ean abiatuko da Usabaletik. LAB-en egoitzan edo "ohiko tabernetan" eman behar da izena.

LAB sindikatuak Maiatzaren Lehena Iruñean eta Baionan ospatuko du. Nafarroako hiriburua joateko autobusa antolatu du. Izena LAB-en egoitzan edo "ohiko tabernetan" eman behar da, 5 euroren truke.

Iruñean 12:00etan manifestazioa egingo dute. Ondoren, M1 Gunea zabalduko dute Santa Ana plazan. 13:30ean bazkaria egingo dute bertan, eta 14:00etan Irrien Lagunaken emanaldia egongo da puzgarri eta jolasekin batera. 15:00etan dantzaldia eta kontzertua egongo dira The Trikiteens eta Hara!-rekin.

Tolosatik autobusa 09:15ean irtengo da Usabaletik; itzulera, aldiz, 18:00etan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!