Athleticek irabazi du IV. Nescup Txapelketa

Ataria 2019ko apirilaren 27a

Tolosa CF-k antolatuta, infantil mailako futbol 8 txapelketa jokatu da gaur egun osoan zehar Berazubin. Hamabi taldek parte hartu dute eta bigarren sailkatua Mulier izan da.

Finala parekatua izan da eta bana amaitu da. Ondoren, penaltietan irabazi du Athleticek txapelketa. Hurrenez hurren horrela geratu da sailkapena: Athletic, Mulier, Reala, Osasuna, Tolosa B, Tolosa A, Pauldarrak, Aurrera de Vitoria, Erandioko Betiko Neskak, Intxaurdi, Leintz Arizmendi eta Lagun Onak.

Sari indibidualak ere banatu dira. Atezain onenaren saria Mulier taldeko Marina Yu Ruizek jaso du eta jokalari onenarena Athletic taldeko Garazi Marotok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!