Gazteentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu du Zumardia elkarteak

Irati Urdalleta 2019ko apirilaren 26a

Sukaldaritza ikastaroa antolatu dute 12 eta 16 urte artekoentzat eta AMA jatetxeko Javi Rivero eta Gorka Rico izango dira irakasle. Biak Basque Culinary Centerren ikasitakoak izateaz gain, Rivero Master Chef Junior eskolako irakaslea izandakoa ere bada.

Asteartero izango dira saioak, Apirilaren 30ean hasi eta ekainaren 4ra. Ordutegiari dagokionez, bi orduko iraupena izango dute eta 18:00etan hasi eta 20:00etan amaituko dira.

Roberto Ruizen laguntza ere izango dute eta ikastaroa Zerkausia kalean duten Sukaltalkako sukaldeetan burutuko dute. Ikastaroaren helburu nagusia izango da gazteak gai izatea sukalde batean moldatzeko, garaiko elikagaiak ezagutzeko, kozinatzeko eta taldean lan egiteko.

Izena emateko epea irekita dago, eta ordaindu beharreko prezioari dagokionez, 45 euroko kostua izango du bazkideentzat eta 50 eurokoa gainontzekoentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!