Aste Santuan egin ohi da karakolaren festa Tolosan. 30 lagun elkartu ziren barraskilo lasterketa egiteko, eta Bierik Zabaleta berastegiarraren Potxinkardo barraskiloa izan zen helmuga gurutzatzen lehena; bigarren postua, berriz, Iker Carrasco tolosarraren Messi barraskiloak eskuratu zuen. Karakol dastaketarako, Peio Doyharzabal eta Txemari Esteban sukaldariak aritu ziren mokaduak prestatzen.

