Aste Santuan zabalik egongo da Usabal kiroldegia

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 17a, 11:59

Jai egunetan izan ezik, gainerako egunetan, ohiko ordutegia mantenduko du. Bihar, ostiralean eta astelehenean, 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Ikastaroak gelditu egingo dira apirilaren 29ra bitarte.

Herrian geratzen diren kirolzaleek, edota kanpora joateko planik egin ez dutenek, Tolosako Usabal Kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuez gozatzeko aukera izango dute. Aste Santuan ere zabalik egongo baita. Ordutegi arrunta mantenduko du, jai egunetan izan ezik (9:00etatik 14:00etara).

Bertan ikastaroren batean aritzen diren herritarrek, baina, jai izango dute, eta ez da klaserik emango. Berriro, hilaren 29an (astelehena) jarriko dira martxan. Ikastaroen 3. hiruhilekoa apirilaren 1ean hasi zen eta oraindik jarduera gehienetan plaza libreak daude. Beraz, izen emateko aukera dago oraindik.

Horrez gain, dagoeneko haurren udako ikastaroak zehazten hasiak dira bertako langileak, eta Udako kanpainaren egutegia nahiz izen emateko epearen inguruko informazioa zabaldu dute:

Ekaina:

  • San Juan festen astea (25tik 28ra): Futbol ludoteka.

Uztaila:

  • Lehen hamabostaldia: 1etik 12ra.
  • Bigarren hamabostaldia: 15etik 29ra.

Abuztua:

  • Lehen hamabostaldia: 1etik 14ra
  • Bigarren hamabostaldia: 19tik 30era

Zenbait ikastaro asteka burutu daitezke, eta izen emateak maiatzeko bigarren astean hasiko dira. Normalean, edukiera arazorik ez da izaten, izen ematen duten guztiak hartzen baitira.

Edozein zalantza argitu nahi dutenek, kiroldegiarekin harremanetan jar daitezke, 943 536 400 telefono zenbakira deituz, www.usabalkiroldegia.com webgunea bisitatuz edota Facebook orrialdean mezu bat idatziz.

 

Obrak Izaskun auzo inguruan

Tolosako Udalak jakinarazi duenez, Igaralde eta Bizkaia kaleetan egiten ari diren lanak direla eta, Iparagirre auzoko 3. zenbakiaren eta Bizkaia kaleko 6. zenbakiaren arteko zatian, zirkulazio errail bat itxita egongo da apirilaren 24ko (asteazkena) 8:00etatik apirilaren 26ko (ostirala) 20:00etara.

Zati honetan norabide bakarra izango da, Bizkaia kaletik Iparragirre aldera doana eta kontrako norabidea, Amarotz auzotik datozenak, Urrutitxo pentsio ondotik Kondeko Aldapara desbideratuko dira.

Neurri honek ez du eraginik izango Hiribusaren zerbitzuan, eta obra gunetik era kontrolatuan igarotzea ahalbideratuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!