Zine ziklo berriko bonoak bihar jarriko dira salgai

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 16a, 19:59

Bihar jarriko dira salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara. Tartean, ezohiko emanaldi bat izango da.

Ziklo hau apirilaren 18tik maiatzaren 9ra luzatuko da, eta honako filmak izango dira ikusgai:

  • Apirilak 18, 21: 70 Binladens.
  • Apirilak 18, 21, 23: Dolor y gloria.
  • Apirilak 19, 22: El amor menos pensado.
  • Apirilak 20: Margolaria. Ezohiko emanaldia.
  • Apirilak 25: Sin techo ni ley.
  • Apirilak 27, maiatzak 1: Cafarnaúm.
  • Apirilak 28, 29: Las invisibles.
  • Maiatzak 2: El amor y la muerte.
  • Maiatzak 4, 6: La mujer en la montaña.
  • Maiatzak 4, 5: Una cuestión de género.
  • Maiatzak 9: Glass.

Haur eta gaztetxoentzako filmak ere izango dira Leidorren. Honako egunetan izango dira saioak:

  • Apirilak 18, 19, 22: Dumbo.
  • Apirilak 21: Capitana Marvel.
  • Apirilak 28: Alfonbra magikoa.
  • Maiatzak 1: zehaztu gabe.
  • Maiatzak 5: zehaztu gabe.

Ezohiko emanaldia

Apirilaren 20an, 19:30ean, Margolaria filma ikusteko aukera izango da.

Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna da. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.

Filmaren ondoren solasaldi musikatua izango da, Oier Arantzabal eta Mikel Urdangarinekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!