Fusilatutako errepublikazaleak omendu dituzte, II. Errepublikaren aldarrikapenaren 88. urteurrenean

Irati Urdalleta 2019ko apirilaren 18a

Errepublikazaleei omenaldia 1 1555241931518
Errepublikazaleei omenaldia 2 1555241932105
Errepublikazaleei omenaldia 3 1555241932509
Errepublikazaleei omenaldia 4 1555241932889
Errepublikazaleei omenaldia 5 1555241933322
Errepublikazaleei omenaldia 6 1555241933717
Errepublikazaleei omenaldia 7 1555241934081
Errepublikazaleei omenaldia 8 1555241934463
None

Tolosako Foro Errepublikazaleak deituta, hainbat errepublikazale bildu dira Tolosako hilerrian. Lore eskaintza eginez omendu dituzte fusilatutako errepublikazaleak.

Tolosako hilerrian dagoen frankismoaren biktimen omenezko oroigarrian egin dute fusilatutako errepublikazaleen aldeko ekitaldia. Bertaratutakoek adierazi dute 80 urteren ondoren ez dutela ahazten, eta eraildako senide eta lagunentzat justizia aldarrikatzen jarraituko dutela. Gaur betetzen dira 88 urte Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zenetik, eta horren harira egin dute omenaldia.

 

Garbiñe Biurrun epaileak hartu du hitza eta esan du oraindik errepublikaren zain daudela eta horren alde egin behar dela borroka: “Monarkiarik gabeko sistema eta baloreak behar ditugu, benetako askatasuna, berdintasuna eta justizia soziala behar ditugulako”.

 

Tolosako Foro Errepublikazaletik salatu dute 1962an 36 pertsonaren gorpuzkinak atera zituztela Tolosako hilerritik eta Madrileko Erorien Haranera eraman zituztela: “Gorpuzkin horiek berriro ekartzeko eskatzen dugu, familiek horiek edukitzeko eskubidea daukatelako”. Gaineratu dute, duela hilabete batzuk, Lucas Ugarteren familiak hala eskatuta, bere senidearen gorpuzkinak Erorien Haranetik atera eta Tolosara itzultzeko lanak hasi dituztela. “Oraindik gauza asko dauzkagu egiteko, beste guztiei ere zor diegulako justizia eta erreparazioa”. Omenaldia amaitzeko, bandera errepublikazalea jarri dute Tolosako udaletxeko balkoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!