Dantzari txikien pausora dantzatu du Tolosak

Ataria 2019ko api. 13a, 17:41

Udaberri dantza taldeak XIV. Dantzari Txiki eguna egin du gaur eta 350 haur baino gehiago bildu dira. 19:00etatik aurrera abiatuko da erromeria. 

11:00etan hasita, Tolosako Alde Zaharrean nahiz erdigunean ibili dira dantzari txikiak, euskararen doinu ezberdinak ahotan hartuta, eta Euskal Herriko dantza ezberdinetara lotuta. Udaberri dantza taldeko gaztetxoenekin batera, gonbidatutako taldeak honakoak izan dira: Arabatik Amurrioko Aiara, Bizkaitik Galdakaoko Andra Mari, Lapurditik Hendaiako Akelarre, Nafarroatik Iruñeko Muthiko Alaiak eta Berako Gure Txokoa, Nafarroa Beheretik Donibane Garaziko Garaztarrak eta Gipuzkoatik Errenteriako Ereintza eta Oiartzungo Haurtzaro.

Bazkalostean, 16:30ean, aurten lehenengo aldiz, emanaldi berezia egin dute dantza talde ezberdinetako gaztetxoek Plaza Berrian. Udaberri taldeko fanfarrearen laguntzaz aritu dira dantzariak.

Iluntzean erromeria 

Dantzari Txikia amaituta, helduentzako euskal festa hasiko da, erromeriarekin. «Aurrez, fanfarrearekin batera, poteoa egingo dutePlaza Zaharretik abiatuta, 19:00etan. Gero, Zerkausian bilduko dira, lagun giroan afaltzeko, eta eguna borobiltzeko erromeria izango da Laiotz taldearen eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!