Ardo txuriekin busti dute goiza Tolosan

Ataria 2019ko apirilaren 13a

Gure Txokoa elkarteak antolatuta, Trianguloan, 11 upategitako ardoa dastatzeko aukera izan da. Orbela eta 1990 tabernek pintxoak eskaini dituzte dastatzeko.

Besteak beste, Getariako Txakolina, Rueda edo Errioxako jatorrizko izendapena duten ardoak dastatu ahal izan dira Trianguloan jarritako karpan. Bost euroan jarri dituzte kopak salgai eta euro baten truke, Orbela eta 1990 tabernek salgai jarritako pintxoak ere dastatu ahal izan dira.

Gure Txokoa elkarteak antolatzen du azoka. Duela hiru urte berreskuratu zuen, denbora batez desagertuta egon ondoren. Indarra hartu du azokak eta jende asko gerturatu da gaur Tolosara ardo txuriak probatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!