Aiz Orratz/Veleta Elkarteak eskopetari konpainia berria sortu du San Joanetarako

Irati Urdalleta 2019ko apirilaren 9a

Eskopetari konpainian parte hartu nahi duen orori izena emateko deia egin dio Aiz Orratz/Veleta elkarteak. Maiatzaren 24ra arte egongo da horretarako aukera.

San Joan egunean hamasei eskopetari konpainia izango dira aurrerantzean, Tolosako Aiz Orratz elkarteak talde berri bat sortuko baitu.

Herritar guztiak izena ematera gonbidatu dituzte eta maiatzaren 24ra arte egongo da epea. Horretarako, bazkideren bati elkartean bertan izena emateko esan edo email bat bidali beharko da veleta.sanjoanak@gmail.com helbidera. Horrekin batera, honako datuak jarri beharko dira: izen-abizenak; jaiotze data; NAN zenbakia; telefono eta email datuak; elkarteko inor ezagutuz gero, haren izen-abizenak eta konpainian bete nahiko lukeen funtzioa.

Epea amaitutakoan, izena eman duten guztiekin bilera bat egingo da eta jantzia egiteko jarraibideak zehaztuko dira. Gainera, lehen urteko gastuetarako laguntza bat ere egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!