Apirilaren 10ean ohiko osoko bilkura egingo du Tolosako Udalak

Irati Urdalleta 2019ko apirilaren 8a

Apirilaren 10ean 20:00etan izango da bilkura eta hainbat gai landuko dituzte. Besteak beste, Musika Eskolako hirurtekoen kalkulua lan hitzarmenean barneratzea onartuko dute. Bi mozio ere aurkeztuko dituzte. Bat Tolosaldeko Emakumeen Etxearen egitasmoa onartzeko eta hura garatzeko konpromisoa hartzeko eta beste mozio bat apustuetarako eta zorizko jokoetarako aretoak hezkuntza zentroetatik, kultura zentroetatik eta haurrentzako eremuetatik gertu kokatzea mugatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!