2019/04/13 10:00
Udaberri dantza taldeak antolatuta, XIV. dantzari txiki eguna izango da, eta iluntzean erromeria egingo dute Zerkausian, afariarekin eta afalondorengo Laiotz taldearen saioarekin.
Dantzari txikian, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako ordezkariak izango dira, plazaz plaza: Aiara (Amurrio), Andra Mari (Galdakao), Akelarre (Hendaia), Muthiko Alaiak (Iruñea), Gure Txokoa (Bera), Garaztarrak (Donibane Garazi), Ereintza (Errenteria) eta Haurtzaro (Oiartzun).
11:00. Plaza Zaharretik abiatuko dira, Alde Zaharrean eta erdigunean kalejiran ibiltzeko.
13:00. Plaza Berrian elkartuko dira, kalejiran, bazkal aurretik.
16:30. Plaza dantzak, dantzari txikiko haurrentzat nahiz animatzen direnentzat, Udaberriko fanfarrearen eskutik. Euria egingo balu, Jesuitinetako patioan egingo lukete ekitaldia.
19:00. Fanfarreak girotutako kalejira.
21:00. Afaria Zerkausian.
23:00etatik aurrera. Dantzaldia Laiotz taldearen eskutik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?