Apirilean, tailer ugari eta hainbat irteera, Tolosako Gazte Topagunean

Ataria 2019ko apirilaren 4a

Urte garai honetan antolatu ohi duten 'Udaberri Gaztea'ren barruan, nerabeek ez dute aspertzeko betarik izango.

Gazte Topaguneak, apirileko programazioa osatu du. Hilabete osoan hainbat ekintzatan parte hartzeko eta irteerak egiteko aukera izango dute 12-17 urte bitarteko gazteek. Urtero bezala, Udaberri Gaztea proiektuaren baitan osatu dute egitaraua.

Egitasmo hau, apirilaren 24tik 28ra bitarte egingo dute. Parte hartzeko hilaren 12a baino lehen eman behar da izena. Hilaren 18tik 21era itxita egongo da. 24an eta 28an, berriz, 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

UDABERRI GAZTEA 2019

Apirilak 5, ostirala

17:00. Film proiekzioa.

Apirilak 12, ostirala

17:30. UNO txapelketa.

Apirilak 25, osteguna

15:00. Trianguloa plazatik abiatuta, mendi irteera eta ondoren afaria Gazte Topagunean.

Apirilak 26, ostirala

10:00-18:00. Irrisarriland abentura parkera irteera. Matrikula: 15 €. Irteera, San Frantzisko elizaren paretik. Oharra: Taldea mugatua izango da.

Apirilak 27, larunbata

16:30-20:30. Harry Potter-en miniatura tailerra. Talde mugatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!