2019/04/07 11:00

Berazubiko II. Gastronomika

Berazubiko II. Gastronomika
Berazubi auzoa, Tolosa

11:00. Elkarteen arteko II. Bakailao Lehiaketa. Lehiakideek bikoteka aritu beharko dute, eta ordu erdi lehenago bertan egon beharko dute.

14:00. Bazkaria. Aurtengo jardunaldiei amaiera emango dien ekitaldia. Jose Mari Barriolak, Felix Garridok, Mikel Morenok, Jose Ferrerasek, Ruben Trinkadok eta Edurne Tranchok prestatuko dute menu berezia: Urdaiazpikoa, mendrezka entsalada, legatza, ahate lakatua, Rafa Gorrotxategiren postrea eta kafea. Txartelak, auzo elkartean daude salgai, 35 (bazkideak) edota 40 euroren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!