Ostegunean, proiektu bat aurrera eraman nahi duten gazteentzako saioa izango da, 18:00etan Udalak 2019ko diru laguntza lerroa onartu berri du. Urtero eskatzen dutenak eta lehen aldiz egiteko asmoa dutenak joatea garrantzitsua dela diote. Informazio gehiago nahi duenak, 943 670 383 telefono zenbakira deitu, kultura@tolosa.eus helbide elektronikora mezua idatzi edota kultur etxera bertaratu beharko du, astelehenetik ostiralera, goizez (10:00-13:00) edota arratsaldez (16:30-19:00).