Tolosa CF Eskubaloia igoera fasean egongo da

Ataria 2019ko apirilaren 1a

Denboraldia amaitzeko lau jardunaldiren faltan hirugarrenari 11 puntu ateratzen dizkie tolosarrek. Matematikoki, beraz, lehenak edo bigarrenak izango dira.

Berriro Zilarrezko Mailara itzultzeko aukera izango du Tolosa CF Eskubaloi taldeak. Asteburuan 41-22 irabazi zuten 26. jardunaldiko partida, Egiaren aurka. Bi puntu horiekin sailkapen nagusian 46 pilatu dituzte. Anaitasuna dago bigarren postuan, 44 punturekin. Hirugarren sailkatua Ereintza da, 35 punturekin. Lau jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko, hau da, 8 puntu gelditzen dira jokoan. Lehen bi sailkatuek igoera fasea jokatuko dute, eta kasu honetan, hirugarren sailkatua 11 puntura dagoenez, Tolosa CF igoera fasean egongo da. Maiatzaren 6an egingo da fase horretako zozketa. Lau taldeko ligaxkak sortuko dira, eta asteburu batean jokatuko dira partida guztiak, maiatzean bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!