Imanol Rojoren denboraldi amaiera bikaina, Austrian

Ataria 2019ko apirilaren 1a

Ondo baino hobeto bukatu du denboraldia eskiatzaile tolosarrak, Austriako txapelketetan, Hochfilzenen.

Iraupen eskiko txapelketa jokatu da Austrian, eta bertan izan da Imanol Rojo tolosarra. Alpino Uzturreko eskiatzaileak bosgarren bi postu lortu ditu, denboraldiari amaiera bikaina emanaz. 30 kilometroko lasterketan eta 1,4 kilometroko esprintean lortu zituen postu bikain horiek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!