80 komertziok hartu dute parte ekimen honetan eta iluntzeko 20:00 arte, luzatuko da eskaintza. Trianguloan Tolosa&Co-k postua jarri du, eta inguruan, 2 eta 7 urte bitarteko haurrentzako parkea jarri dute. Goiz eta arratsaldez, hainbat tailer egiteko aukera izango dute gaztetxoenek.
Iaz bezala, tren bat herria zeharkatzen ibili da, Trianguloa plazan hasi eta amaitzen du ibilbidea.