Bedaioko Artubi elkarteak barrikotea antolatu du larunbaterako

Ataria 2019ko martxoaren 28a

Bedaiotarrek barrikotea antolatu dute larunbaterako. Artubi elkartean izango da, 20:30ean, eta hiru sagardo mota dastatzeko aukera izango da.

Menua, sagardotegikoa izango da, eta umeentzat menu berezia prestatuko dute. Izena emateko 620 53 12 80 telefono zenbakira deitu behar da.

Bestetik, apirilak 27rako ere jarria dute hitzordua, eta Bereziartua sagardotegira joateko aukera izango da. Esan behar da, ekitaldiei hasiera hilaren 16an eman zietela emakumeen omenezko afariarekin.

ASTEBURU KULTURALA

Agendan apuntatzeko egunak aurreratu ditu elkarteak: maiatzak 25 eta 26. Belar txarrik ez dago esaldiaren inguruan mugituko dira eta bi tailer burutuko dituzte; basalandareen ezagutzari eta sukaldatzeari (ezkurrak barne) lotutakoa bata, eta kosmetiko naturalei buruzkoa, bestea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!