Abiada bizian ekin dio topaketak

Ataria 2019ko martxoaren 22a

13. Gipuzkoa Encounter informatika eta teknologiaren topaketa hartuko du gaurtik aurrera Tolosako Usabal kiroldegiak. 600 parte hartzailek puntako abiaduraz gozatu ahalko dute, hitzaldi eta tailerrez gain.

Segurtasuna eta errealitate birtuala ditu gai nagusitzat aurtengo topaketak, eta horien inguruko hitzaldiak eta tailerrak izango dira asteburuan zehar. Izena eman duten parte hartzaileez gain, herritar orok parte hartu ahalko du irekia dagoen Open gunean.

Atzo gauean goiztiarrenak lekua hartzen hasi baziren ere, goizean eman diote hasiera ofiziala Gipuzkoa Encounterri jaurlaritzako, Aldundiko, Tolosako Udaleko eta Euskalteleko ordezkariekin. Parte hartzaileei ongietoria ematearekin batera, teknologiaren garrantzia azpimarratu dute. Orduan ekin dio igandera bitarte iraungo duen egitarauak. Tailerrak eta hitzaldiak izango dira denen eskura, eta sareko jokuak eta lehiaketak ere bai. Hori guztia ordenagailuz beteriko gunean, elkarren artean eta mundura 10 Gb segundoko abiadura duen sareari lotuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!