[BABESTUTAKO EDUKIA] «LEINN graduan askatasuna daukazu, taldekideekin nahi duzun proiektuetan lan egiteko»

Tolosaldeko Ataria 2019ko mar. 23a, 06:32

Nagore Urdanpileta tolosarra LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) gradua ikasten ari da, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean.

Definitu pixka bat zeure burua: non egin dituzu orain arteko ikasketak?

Ideiak oso garbi izan dituen neska izan naiz beti, baina, aldi berean, gauza berri eta deigarrien bila ibiltzen naiz. Txikitatik Tolosako Herrikide ikastetxean egin izan ditut nire ikasketak, Batxilergoa amaitu bitarte. Bertan, kimika, biologia eta historia oso gustuko arloak nituen eta, hiru horien harira, nire unibertsitateko ikasketak ikerketa mundura bideratzeko asmoa izan nuen hasieran.

Zergatik aukeratu zenuen LEINN gradua?

Ideiak oso garbi nituen, baina gauza ezberdinen bila nenbilen, bide ezberdin bat aurkitu nuen arte: LEINN gradua, hain justu. Orduan etorri ziren lehen zalantzak, baina, ate irekietara joan eta gero, amaitu zitzaizkidan nituen buruhauste guztiak, momentuan bertan jakin bainuen, LEINN ikasketak egin nahi nituela. Ez dakit zergatik, baina nire barneko erokeria puntuari gehiegi gustatu zitzaion graduaren planteamendua.

Nola baloratuko zenuke orain arte bizi izandako esperientzia?

Sentimenduz betea. Ametsak, estresa, askatasuna, presioa, … Bizitza bera, azken finean, errealitatearen eskutik ikasteko aukera ezin hobea.

Gure egunerokoan, taldea osatzen dugun hamaseiok, elkarlanean aritzen gara, gure enpresa aurrera atera dadin, elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz; horrek guztiak oso aberasgarri egiten du esperientzia.

Nola definituko zenuke egunerokoan ikasteko erabiltzen duzuen metodologia?

Gure metodologia zentzuduna baina abstraktua dela esango nuke; edonor ez da gai erabiltzen dugun metodologia ulertzeko edo erabiltzeko, betidanik eskolan izan dugunaren aurkakoa baita.

Ikastetxean oso garbi esaten digute zer ikasi behar dugun azterketarako, zein liburu irakurri edo zein taldeko lan egin behar ditugun, ikasgaia gainditzeko. Graduan, ordea, askatasuna daukazu taldekideekin nahi duzun proiektuetan lan egiteko, zure ideiak merkatura zabaltzeko.

Hala ere, aldaketa honetara moldatzeko gai izan behar da, zaila baita pertsonarentzat, hain denbora gutxian, aldaketa hau barneratzea.

Zein ekarpen egiten dizu metodologia horrek?

Pertsonalki, oso positiboa. Irailean hasi eta orain arte, zentzu askotan eman dut aurrerapauso bat, bizitzako hainbat arlotan. Bai neureganako, bai inguruko pertsonenganako.

Lan taldeak ematen dizkizun baloreen artean, zein azpimarratuko zenuke?

Alaitasuna, elkarlana, ikuspuntu aniztasuna, pertseberantzia,… Egia esan, balore garrantzitsu asko ematen dizkit taldeak.

Etorkizunari begira, zein dira zure asmoak?

Taldekideekin esperientziaz gozatzeaz gain, elkarlanean lan eginez ikastea, inongo zalantzarik gabe. Benetan gustatzen zaidan horri jarraitu, eta ametsak egi bihurraraztea.

Hox izeneko enpresa sortu duzue graduan. Azaldu zertan jarduten duen.

Hox-en mota askotako proiektuak lantzen ditugu: futbol txapelketak antolatu, enpresa eta dendentzako sare sozialak sortu eta kudeatu, edo Finlandian workshopak antolatu, hiru adibide jartzearren.

16 taldekide gara elkarlanean, beraz, askotariko jakintza eta gustuak daude. Horren ondorioz, askotariko proiektuak garatzen ditugu, betiere, giro onean eta elkarlanean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!