Jauregik gorako jauzian 1,50 metro egin zituen, eta 13. postua lortu zuen. «Esperientzia hartzen joateko balio izan zion, txapelketei eta urduritasunari aurre egiteko», azaldu dute taldetik. Ezeizabarrenak 1.000 metrotan 3.06 egin zuen, marka pertsonala eginez, eta 13. postua lortuz. June Sudupek ere 1.000 metroak egin zituen, eta marka pertsonaletik oso gertu gelditu zen, 3.07 denborarekin.