Oinarrizko Lehen Sorospen ikastaroa, datorren astean

Ataria 2019ko martxoaren 21a

Datorren astean, Tolosan, 10 orduko Oinarrizko Lehen Sorospen ikastaro berri bat egingo du DYA Gipuzkoak.

Saioak astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez, 19:00etatik 21:00etara, Tolosako ordezkaritzan, Larramendi kalean. Egunerokoan topa daitezkeen arrisku nagusiak landuko dituzte, horiei aurre egiten jakiteko.

Matrikularen kostua 40 eurokoa da. 943 46 46 22ra deituz, edo www.DYAgipuzkoa.com webgunean eman daiteke izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!