2019ko zirkulazio zerga ordaintzeko epea, zabalik

Ataria 2019ko martxoaren 21a

2019ko Zirkulazio Zergaren borondatezko ordainketa egiteko epea martxoaren 1etik apirilaren 15a bitartekoa izango da. Guztira, 10.476 ibilgailuren jabeek ordaindu behar dute zerga.

Zerga helbideratuta dutenei zuzenean apirilaren 15ean bankutik pasako zaie zerga. Martxoaren 29ra arte dago zerga helbideratzeko aukera. Martxoaren 15erako bere helbide fiskalean agiri ez-helbideratua jasotzen ez duenak, kopia bat eskatzeko aukera izango du UDATEn, borondatezko epe amaierara arte.

Guztira, 10.476 ibilgailuren jabeek ordaindu behar dute zerga. 6.955 herritarrek helbideratuta dute jada ordainketa. Gainontzekoei, ordainagiria igorriko die Udalak.

Ordainketa telematikoki burutu daiteke 'Nire ordainketa' plataformaren bitartez, edota banketxeetan. Horrez gain, udal bulegoetan ere ordaindu daiteke, baina txartel bidez soilik, esku-dirutan edota transferentzia bidez ezingo baita ordainketarik egin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!