131 ikasle eta 84 heldu, Eskolarteko Mendi Ibilaldian

Ataria 2019ko martxoaren 15a

Joan den igandean, martxoaren 10ean, Tolosan Eskolarteko Mendi Ibilaldia egin zuten, Alpino Uzturre Elkarteak antolatuta.

Ibilaldian 10 ikastetxetako 131 ikaslek eta 84 helduk parte hartu zuten. Tolosaldeko,  Andoaingo eta Donostiako ikastetxetakoak izan ziren partaideak. Eguraldi lainotsua izan zen, euri langarra tarteka, baina animotsu osatu zuten ibilaldia: San Esteban auzotik, Lizardiren monumentutik barrena, Urkizura eta, Montezkuetik itzuliz, Elosegi parketik sartuta amaitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!