Bihar jarriko dituzte salgai zine ziklo berriko bonuak

Tolosaldeko Ataria 2019ko mar. 15a, 17:10

Salmenta goizez egingo da, 11:00etatik 13:00etara. Hilabete batez luzatuko da zine ziklo berria: martxoaren 17tik apirilaren 15era bitarte. Tarte honetan, dozenaka film ikusteko aukera izango da.

Bihar jarriko dira salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan. Ziklo honetan, honako filmak ikusteko aukera izango da:

Helduentzako filmak:

  • Martxoak 17, 18: Green Book.
  • Martxoak 19: Pájaros de verano.
  • Martxoak 21: Arrastoan. Pablo Dendaluzeren filma. 1974an, sei lagunek eski zeharkaldia egin zuten Laponian, eta aitzindariak izan ziren horretan. Aitzakia ezin hobea iruditu zaigu gu ere hara joan eta lurralde hura, hango jendea eta bizimodua ezagutzeko.
  • Martxoak 23: El viaje de sus vidas. Buru-bihotzez Elkarteak, Alzhéimerrak eta beste dementzia batzuek eragindako Tolosaldeko familiez osatua, filmaren emisioa baliatuko du ezagutzera emateko.
  • Martxoak 24, 25: La favorita.
  • Martxoak 26, 27: 13. Ekozinemaldia. Doanekoa. Ekologistak Martxan elkarteak antolatutako ekimena; ekologia eta energiari buruzko nazioarteko film sorta.
  • Martxoak 28: Cómo cambiar el mundo.
  • Martxoak 30: Destroyer. Una mujer herida.
  • Martxoak 31: El ángel en el reloj.
  • Martxoak 31: 4 latas.
  • Apirilak 4: La chica de la fábrica de cerillas.
  • Apirilak 6: ¿Podrás perdonarme algún día?
  • Apirilak 7, 8: Mula.
  • Apirilak 11: Trinta lumes.
  • Apirilak 13, 14, 15: Soinujolearen semea. Bonudunek +4,05.
  • Apirilak 14: La pequeña bruja.

Haur eta gaztetxoentzako filmak:

  • Martxoak 17, 19: Cómo entrenar a tu dragón 3.
  • Martxoak 24: Lego filma 2.
  • Martxoak 31: El ángel en el reloj.
  • Apirilak 7: Dragkon ball super: Broly.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!