HHko eta LHko irakasle batzuek greba egin dute Herrikiden

Irati Urdalleta 2019ko martxoaren 15a

Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeen deialdiari jarraituz, greba egin dute Herrikideko HHko eta LHko hainbat irakaslek.

Herrikidetik azaldu dutenez, klaseak ematerako garaian eragina izan du grebak eta eta falta diren irakasleen klaseak ezin izan dira eman. Kasu horietan, ikastetxera joan diren ikasleen zaintza bermatu dute. “Ikasle batzuk gutxiago etorri zaizkigu, baina, hala ere, dezente izan dira”, azaldu dute ikastetxetik. Gaineratu dutenez, gogorrena goiza izan da, eta arratsaldean ikasle gutxiago izango dituztela iruditzen zaie, familiek antolatzeko erraztasun handiagoak izaten dituztelako ostiral arratsaldetan. Greba gaur egitea erabaki zuten Donostian manifestazioa egingo dutelako.

Gipuzkoan, Kristau Eskolek emandako datuaren arabera, irakasleen %13k egin dute greba, 338k hain zuzen ere. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa kontuan hartuz gero, berriz, %19ko jarraipena izan du deialdiak.

Beste hainbat greba deialdi ere badituzte. Lehenengoak, apirilaren 1, 2, 3 eta 4an egingo lirateke eta bigarrenak, maiatzaren 8 eta 9an. “Ordurako adostasuna lortuko dugula espero dugu”, dio Pello Agirrezabal Herrikideko zuzendariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!