Apirilaren 28ko Gorte Nagusietako hauteskundeetarako zerrendak, ikusgai

Ataria 2019ko martxoaren 14a

UDATEn daude ikusgai hautesle-zerrendak, astelehenetik ostiralera, 7:15eatik 14:15eara. Martxoaren 18ra bitarte luzatuko da ikusteko aukera.

Datorren apirilaren 28an Gorte Nagusietarako egingo diren hauteskundeak direla-eta, hautesle-zerrendak ikusgai daude Tolosako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (UDATE), interesa dutenek ikusteko, eta nahi duenak erreklamazioa jartzeko.

Martxoaren 11tik 18ra bitarte egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera, goizez (7:15eatik, 14:15ra). Erreklamazioak egin ahal izateko, NAN-a aurkeztu beharko da. Zerrenda horretan 2018ko abenduaren 31 bitarte Tolosan erroldatutako nazionalitate espainiarreko adin nagusiko bizilagun guztiak sartzen dira. Bide batez, bozkatzeko mahaiak eta lokalak ere kontsultatu daitezke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!