Eguzkiko kideek Oria ibaiaren egoera salatu dute, Tolosan

Ataria 2019ko martxoaren 13a

Gorka Alberdi eta Asier Manso Eguzki talde ekologistako bi kide dira, eta Tolosan izan dira Oria ibaiaren egoera salatzen.

Plastiko eta hondakin bilketa egin ondoren, gaika banatu eta edukiontzietara bota zituzten. Ordubetean egindako lana adibide bezala jarri zuten, eta ibaira iristen diren hondakinak itsasora doazela gogoratu zuten. Tolosako Udalaren ardura ere azpimarratu zuten, eta oraingo kontua ez dela gaineratuz. Kaleko zakarrontzien egoera ere agerian utzi nahi izan zuten: "Haize pixka batekin ibaira joaten dira ontzi horietako plastiko, paper eta gainontzekoak. Honen aurrena politikoek zerbait egin beharra daukate. Hau ez da posible. Hemen ez da kontua urtean behin haurrekin ibaia garbitzera etortzea. Arazoa ez baldin bada konpontzen egunero etorri behar da hau garbitzera". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!