M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Asko dago egiteko

Ataria 2019ko martxoaren 9a

Asko dago egiteko 1 1552153443089
Asko dago egiteko 2 1552153443519
Asko dago egiteko 3 1552153443893
Asko dago egiteko 4 1552153444269
Asko dago egiteko 5 1552153444619
Asko dago egiteko 6 1552153444969
Asko dago egiteko 7 1552153445323
Asko dago egiteko 8 1552153445838
Asko dago egiteko 9 1552153446294
Asko dago egiteko 10 1552153446683
Asko dago egiteko 11 1552153447027

Maider Mendizabal, Irene Caminos, Eukene Larrarte eta Irati Larrañaga jarri ditu hizketan, gaur, Tolosaldeko Arraun Klubak. Garrantzitsuena, gustatuz gero, kirola egitea dela aldarrikatu dute, baina oraindik ere, emakumeen kirolean asko dago egiteko.

Olatz Artola Apeztegiak gidatuko du solasaldia, eta erreferenterik izan ote dute galdetuz hasi du saioa. Erreferenterik ez du izan Maider Mendizabal pilotariak. Eukene Larrarte txirrindulariak, hasierako urteetan, "zoritxarrez" gizonezkoak izan zituela eredu aitortu du. Irene Caminos trial txirrindulariak ere ildo beretik jarraitu du, Laia Sanz kenduta, gizonezkoak baino ez ditu erreferente. Eta Irati Larrañagak ere, ez du erreferente izango zen emakume arraunlaririk ezagutu. Orain bizitu du, bere etxea izan den klubean, aldaketa asko egin direla.

Indarra ezaugarri garrantzitsutzat du pilotarako Mendizabalek, eta umetan, zazpi urterekin hasi zen jolasten, beti mutil artean: "Txarrak ziren, eta bakarrik fisikoarengatik irabazten zidaten. Asko haserretzen nintzen". Caminosek ere, bere bidea, mutilen artean egin behar izan du ia etsitzeraino. Mutilek ez zuten nahi beraiekin lehian aritzea.

Zorionekotzat du bere burua Larrañagak, lehian daramatzan 10 urte hauetan, beti, Euskotren Liga, telebistaz emana izan delako: "Gure kasuan, beste kirolekiko desberdintasun handi bat dagoela uste dut". Caminosek, beste aldea erakutsi du: "Gure kasuan oraintxe hasi dira finalak Youtube bidez ematen. Asko dago egiteko". Kasu honetan, ordea, bai mutil eta baita nesken kasuan gertatzen da.

Larrartek, federazioei begira jarrita ikusten du ezberdintasuna: "hautatua izateko, ez ditugu aukera berdinak eta mutilek baino gehiago demostratu behar izaten dugu". Eta nabarmendu du: "Emakumeoi ez zaigu serio hartzen".

Diru kontuez ere aritu dira, eta harritzeko moduko datuak eman dituzte. Ia ez dute dirurik ikusi ere egiten.

Eta luze jarraitu dute hizketan. Bakoitzak bere errealitatearen berri eman du. Berdintasunerako bidean, garaiak eta kirolak aldatzen doaz, baina gaur-gaurkoz, oraindik ere, agerian geratu da lan asko dagoela egiteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!