M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

"Mundua geratu dugu"

Ataria 2019ko martxoaren 8a

Arratsaldean mobilizazio jendetsua izan da Tolosan eta eskualdeko emakume askok egin dute bat, baita borrokan diren etxeko langileak ere. Manifestazioaren aurretik, sabel dantza eta klown saioa izan dira, eta ondotik, jai giroak segitu du Zerkausian.

"Trans, bollera, zahar, gazte, kaleko langile, etxeko langile, ikasleak, pentsiodunak... denak geratu gara", esan dute manifestazio bukaeran. Beste herrialdeetatik batzuetatik etorritako emakumeen ordezkari gisa hitz egin duen kide batek nabarmendu duenez, "hemengo zein beste lurralde batzuetatik etorri garenoi, denoi erasotzen digu sistema matxista eta patriarkalak". 

Emakumeen aldarrikapenak ezkutuan egotetik eztabaida politikoaren erdigunera eraman dituztela aipatu dute Tolosaldeko mugimendu feministako kideek. "Indarra gure baitan daukagu, jarraituko dugu sistema honi arrakalak eragiten, mundu honen alternatiba feminista izango delako, edo bestela ez da izango".

Zerkausian, musika eta jai giroak jarraitu du manifestazioaren ondoren, aldarrikapen eta borroka egun honi amaiera emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!