Zezenaren aurrean korrika

Irati Urdalleta 2019ko martxoaren 4a

Sokamuturrarekin gozatzeko aukera izan dute Plaza Berrira hurbildu diren ikusle nahiz zezenzaleek. Ez da zauriturik egon eta kioskoan zegoen txarangaren laguntzarekin festa nagusitu da.

Plaza Berriko kioskoa, eskailerak eta hesiak jendez beteta zeuden 11:00etarako, sokamuturra orduan hasi baita, haur, gazte  nahiz helduen gozamenerako. Bertaratutakoek hiru zezen ikusi dituzte, txikiena lehenengo eta handiagoak ondoren eta plazan zeuden gazteak ordu erdi inguruz aritu dira zezenean korrika. Hartzak eta dinosauroak izan dituzte aurrean zezenek, zezenzale batzuk mozorrotuta atera baitira sokamuturrera, eta eguraldia lagun, gozatzeko aukera izan dute.

Zauriturik ez
Anbulantzia prest bazegoen ere, ez da erabili beharrik egon. Izan ere, zezenek arrisku uneren bat sortu badute ere, ez dute inor harrapatu eta bestelako zauriturik ere ez da egon.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!