19 urteko gazte bat atxilotu dute Tolosan, taberna batean lapurreta egitea egotzita

Ataria 2019ko martxoaren 3a

Barne Sailak jakinarazi duenez goizaldeko 04:45ean Ertzaintzak lapurreta baten abisua jaso du: "Pertsona bat tabernako diru kaxa batekin korrika ikusi dute. Gertakarien lekura joan direnean ertzainak diru kaxa lurrean botata ikusi dute".

Ondoren, udaltzaingoarekin batera bilaketa lanak hasi dituzte ,eta pertsona bat ikusi dute "erreka inguruan ezkutatu nahian. Ustezko lapurreta egile bezala atxilotu dute 19 urteko gaztea". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!