Emaitza aipagarriak lortu dituzte Tolosa CF atletek

Tolosaldeko Ataria 2019ko ots. 27a, 19:22

Tolosa CF Atletismo taldeko atletek emaitza nabarmenak lortu dituzte pasa den asteburuan. Batetik, igandean, Ortuellan (Bizkaia), Euskadiko infantil mailako kros txapelketa egin zen lurralde bakoitzeko atleta onenekin. Bertan klubeko bi atletak lehen bi postuak lortu zituzten.

Ane Martin izan zen txapelduna, 11.57 denbora eginez, eta bi segundora helmugaratu zen June Sudupe. Klubetik azaldu dutenez, «urte osoko nagusitasuna beste behin ere konfirmatu zuten infantil mailako lehiaketa garrantzitsuenean».

Krosean ere, lehendabizikoz Espainiako Kluben Arteko Kros Txapelketan parte hartu zuen tolosa CF-ko kadete mailako mutilek. Fermin Alonso, Manex Civico, Manex Urkaregi eta Ander Seara atletek parte hartu zuten. 300 parte hartzaileko proban, denek erditik aurrera helmugaratzea lortu zuten, taldeka 36.postua lortuaz.

Bestalde, aurreko asteburuan, Madrilen egin zen Espainiako master mailako jaurtiketa luzeen txapelketa. Bertan, Jose Luis Gonzalez San Sebastian Txilis-ek bi zilarrezko domina lortu zituen M-70 mailan. Disko jaurtiketan 31,14 metro lortu zituen eta xabalinan 29, 47 metro.

Horrez gain, 16, 18, eta 20 urtez azpiko Euskadiko txapelketak izan ziren jokoan pista estalian. Guztira 14 domina eta 17 finalista postu lortu zituzten. Dominetan, urrezko sei, zilarrezko bost eta brontzezko hiru izan ziren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!