Sabai zati bat hautsi eta erori da Asuncionen

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko otsailaren 26a

Larunbatean gertatu zen ezbeharra Tolosako osasun zentroan. Bertan burutzen ari diren obrak direla eta, sabaiaren zati bat erori zen, ondorio larririk utzi gabe.

Azken asteetan, obrak gauzatzen ari dira Tolosako Asuncion klinikan. Asteburu honetan, baina, ondorioak utzi dituzte lanek. Izan ere, eraikinaren sarreran, sabaia erori zen larunbatean, nahiz eta gertakariak ez duen ondorio larririk izan, eta guztiak normaltasunez funtzionatzen jarraitu du azken egunetan.

Klinikatik bertatik adierazi dutenez, «noizbehinka obretan gertatu ohi den ezbehar horietako bat izan da; ez da erorketa handia izan, sabaiko zati bat soilik hautsi baita. Sartzean atentzioa deitzen du, baina ez da ezer larria izan. Orain konponketa lanetan ari dira, eta lehengo itxura bera berrartuko du». Sabaia osatzen duten plastikozko plaka zatiak dira erori zirenak, eta klinikatik baieztatu dutenez, hemendik aurrera obrek beren prozesua jarraituko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!